Gure lana
Nafarroako Analisi eta Prospektiba Bulegoak erkidegoak gaur egun dituen eta etorkizunean izanen dituen erronkak aztertzen ditu, datuetan oinarrituriko azterlanen bidez, prospektiba-agertokiak egiten ditu Gobernuak erabakiak har ditzan, politika publikoak ebaluatzen ditu, eta herritarren pertzepzioa jasotzen du, inkesten bidez. Horrez gain, ondorioak zabaltzen ditu, eta adierazle estrategikoak kudeatzen, politika publikoak hobeki planifikatzen laguntzeko.