Biblioteca digital - Analisis y prospectiva
182
Emaitza
Iragazkiak
42
6
71
26
8
126
24
15
33
11
5
7
30
51
8
23
13
19
140
42
93
1
7
3
4
- Ongizate subjektiboaren inkesta Analisi eta Prospektiba Bulegoak garatu du ikerketa hau, eta ongizate subjektiboari buruzko inkestatik lortutako emaitzak biltzen ditu. Lan honen helburua Nafarroako herritarrek duten ongizatearen pertzepzioa neurtzea eta ezagutzea da. Honen Asmoa, bizi-kalitateari buruzko politika publikoak garatzeko balioko duen tresna bat eratzea da.
- Galdetegia. Ongizate subjektiboaren inkesta Este documento recoge el cuestionario completo que se ha empleado para desarrollar la “Encuesta de bienestar subjetivo de la ciudadanía navarra" de 2025. El trabajo ha sido realizado por Gobierno de Navarra, a través de la Oficina de Análisis y Prospectiva (OAP).
- Análisis 'benchmark' de reformas clave en los cuidados de larga duración en Europa Este estudio, elaborado por la Oficina de Análisis y Prospectiva en colaboración con el Departamento de Derechos Sociales, Economía Social y Empleo, consiste en un análisis benchmark sobre reformas en los modelos de cuidados de larga duración. Para lograrlo se han identificado diferentes experiencias de otros países que pueden ilustrar medidas a tomar en Navarra, con el objetivo de conocer iniciativas inspiradoras de las que poder obtener lecciones y recomendaciones para Navarra. Este análisis se enmarca en el objetivo del Gobierno de Navarra de afrontar los retos asociados al sistema de cuidados de larga duración.
- Erriberako egungo eta etorkizuneko erronkak eta aldagai estrategikoak Txosten hau pieza estrategikoa da Nafarroako Erriberaren egungo eta etorkizuneko erronkak eta aldagaiak identifikatzeko. Hori lortzeko, eskualdeko udalerrietako demografia-, lan- eta enpresa-adierazle nagusien bilakaeraren azterketa kuantitatibo zehatza egin da, eta funtsezko eragileen informazio kualitatiboarekin osatu da. Horrekin, diagnostiko bat osatu da; Erriberako dinamika soziekonomikoa modu objektiboan ikusteko balio du, bertako mehatxuak, aukerak eta erronkak nabarmenduta.
- Salgaien garraioa Nafarroan. Errepideko garraiotik trenekora aldatzeko azterketa Txosten honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Nafarroako enpresek mugitzen dituzten salgaien bolumena aztertzea (Foru Komunitatean hasi edo amaitzen diren bidaiak), eta, horrez gain, zehaztu nahi da zein diren ibilbideak, salgai motak eta garraiobideak (errepideak, trena eta itsas garraioa-barne). Bestetik, proposatu nahi da zer aukera dagoen errepidetik trenbidera aldaketa modala egiteko. Horretarako, arreta berezia jarriko da bi puntutan: Noaingo terminala, gune estrategikoa izan daitekeelako Nafarroan intermodalitatea garatzeko, eta Erribera, balitekeelako eremu horretan beste terminal bat behar izatea.
- II. zatia. Herritarren pertzepzioa zerbitzu publikoak ematean Txosten honek "Herritarrek Nafarroako erakundeetan eta zerbitzu publikoak ematean duten pertzepzioari eta konfiantzari buruzko inkesta" ren bigarren zatitik ateratako ondorio nagusiak biltzen ditu, zehazki, "Herritarrek zerbitzu publikoak ematean duten pertzepzioa" izenekotik ateratakoak. Dokumentua Nafarroako Gobernuak egin du, Analisi eta Prospektiba Bulegoaren bidez.
- Prentsaurrekoaren aurkezpena: Herritarren pertzepzioa zerbitzu publikoak ematean Dokumentu honek "Herritarrek Nafarroan instituzioetan eta zerbitzu publikoak ematean duten pertzepzioari eta konfiantzari buruzko inkestaren" bigarren zatiaren aurkezpena jasotzen du, zehazki, "Herritarrek zerbitzu publikoak ematean duten pertzepzioari" buruzkoa. Dokumentua Nafarroako Gobernuak egin du, Analisi eta Prospektiba Bulegoaren bidez.
- Enpleguaren bilakaera Nafarroan. 2026ko urtarrila 2026ko urtarrilako enplegu-txostena aurkeztu da, langabeziari, langabezia-estaldurari, kontratazioari eta Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko iturri ofizialen hileko ustiapen sistematizatuan oinarrituta.
- Bizitza Kalitatearen Txostena - 2023 Bikoiztu 1
- Nafarroako Bizi Kalitateari buruzko 2024ko Txostena IMCV Estatistikako Institutu Nazionalaren estatistika esperimentala da. Txosten honek 2024. urteko datuak hartzen ditu erreferentziatzat.
- 12 begirada Nafarroako lan-merkatuari (2025) Azterketa eta Prospektiba Bulegoak (OAP) egindako txosten honek 2025. urtean egindako hamabi analisi monografiko biltzen ditu (urteko 12 hilabeteetako bakoitzean egindakoak), eta horietako bakoitza Nafarroako lan-merkatuaren funtsezko alderdi batean zentratzen da, haren egoera ezagutzeko. Azterlan horien bidez, funtsezko gaiak aztertzen dira, hala nola aurreikuspen ekonomikoak, zahartze demografikoa eta biztanleria aktiboan duen eragina, ekintzailetza eta enplegua sortzeko egiten duen ekarpena, bai eta adimen artifizialak produkzio-prozesuetan eta lanaren antolamenduan duen eragina ere.
- Enpleguaren bilakaera Nafarroan: 2025eko urteko txostena 2025ari dagokion enplegu-txostena aurkeztu da, langabeziari, langabezia-estaldurari, kontratazioari eta Gizarte Segurantzako afiliazioari buruzko iturri ofizialen hileroko ustiapen sistematizatuan oinarrituta.
- Sakanako industriaekosistemaren diagnostikoa “Sakanako industria-ekosistemaren diagnostikoa” lehen urratsa da Sakanako Industria Biziberritzeko Planaren barnean, eta erantzun estrategiko eta koordinatu bat ematen du, diseinaturik dagoena eskualdearen lehiakortasuna indartzeko eta haren industriaren eraldaketa bideratzeko, exijentzia handiko testuinguru batean.
- Nafarroako pobreziari eta desberdintasun sozialari buruzko IX. Txostena Nafarroako pobreziari eta desberdintasunari buruzko txosten hau, serieko bederatzigarrena, Nafarroako Analisi eta Prospektiba Bulegoak egindako dokumentua da. Txosten honetan pobreziaren eta desberdintasunaren arloko agertokia azaltzen da, hainbat estatistika-iturri eta administrazio-erregistrotan eskuragarri dauden azken datuen bidez.
- Sexuagatiko, jatorriagatiko edo sexu-orientazioagatiko diskriminazioa lan-ingurunean Enpresan sexuagatiko, jatorriagatiko edo sexu-orientazioagatiko diskriminazioen aurkako babesa zabaltzea bermatuko duten neurriak bultzatzea aztertzea.
- I. zatia: Kalitate demokratikoa, erakundeekiko konfiantza eta arazo nagusiak Txosten honek "Herritarrek erakundeetan duten pertzepzioari eta konfiantzari eta Nafarroako zerbitzu publikoak emateari buruzko inkesta" ren lehen zatitik ateratako ondorio nagusiak biltzen ditu; zehazki, "Kalitate demokratikoa, erakundeekiko konfiantza eta arazo nagusiak". Dokumentua Nafarroako Gobernuak egin du, Analisi eta Prospektiba Bulegoaren bidez.
- Galdeketa: Herritarren pertzepzioari buruzko inkesta erakunde eta zerbitzu publikoetan 2025eko "Herritarrek Nafarroako erakundeetan eta zerbitzu publikoetan duten pertzepzioari eta konfiantzari buruzko inkesta" garatzeko erabili den galdetegi osoa jasotzen du dokumentu honek. Nafarroako Gobernuak egin du lana, Analisi eta Prospektiba Bulegoaren bidez.
- Nafarroarako erronken proiektua. Ikus-entzunezko diskurtsoaren analisia Txosten honetan, Analisi eta Prospektiba Bulegoak antolatutako kanpaina baten emaitza nagusiak jasotzen dira; kanpainaren helburua zen Nafarroako gizartearen erronka nagusiak identifikatzea zortzi gairen inguruan: lan merkatua, desinformazioa, zahartzea, migrazioa, adimen artifiziala, klima aldaketa, trantsizio ekologikoa eta jasangarritasuna, etxebizitza eta hezkuntza. Guztira, hainbat esparrutako 57 adituk parte hartu dute, elkarrizketen bidez edo irratiko eta/edo telebistako solasaldietan hitz eginez (Onda Cero, Cadena SER eta COPE irrati kateetan eta Navarra TV telebistan).
- Nafarroako Desgaitasunari buruzko IV. txostena Nafarroako Desgaitasunari buruzko IV. txosten honen bidez, finkatu egin da desgaitasunari buruzko informazioa herritarren eskura jartzeko prozesua, zeina 2021ean hasi baitzen Nafarroako Desgaitasunari buruzko I. txostenaren bidez. Dokumentu hau Nafarroako Analisi eta Prospekzio Bulegoak arlo honetan egiten duen bigarrena da, eta aurten, lehen ez bezala, desgaitasun aitortua duten pertsonen kopurua eta udal errolda erkatu dira, errealitatera hobeki egokitzen diren kopuruak eskaintzeko.
- Mendekotasunari buruzko Nafarroako VIII. Txostena (2025) Nafarroako 2025eko mendekotasunari buruzko VIII. Txosten hau Analisi eta Prospekzio Bulegoak hainbat gairi buruz egiten duen urteko txosten sortaren parte da.
1 - 20 erakusten 182 emaitzetatik.


















