Bulegoa - Analisis y prospectiva
NOR GARA?
Analisi eta Prospektiba Bulegoa zeharkako erakunde autonomoa da, eta Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua, Nafarroako Gobernua).
2023ko urrian sortu zen, eta lagungarria da Foru Komunitatea prestatu dadin datozen hamarkadetako erronkei aurre egiteko: erronka demografikoak, ekonomikoak, geopolitikoak, ingurumenekoak, sozialak, osasun- eta hezkuntza-arlokoak...
Eskubide Sozialetako Departamentuan zegoen Gizarte Errealitatearen Behatokia ordezkatu du, eta haren eginkizunak hartu ditu
HELBURUAK
- Datuak aztertzea, baita joera sozialak, ekonomikoak, demografikoak, teknologikoak eta ingurumenekoak ere, Nafarroaren orainari eta etorkizunari eragiten diotenak.
- Prospekzio-txostenak egitea, Nafarroako Gobernuko departamentuentzat oinarri estrategikoa izan daitezen epe ertain eta luzerako erabakiak hartzeko orduan.
- Politika publikoetan aurrea hartzeko kultura bultzatzea, gobernu-ekintzan metodologia prospektiboak eta pentsamendu estrategikokoak sustatuta.
- Parte-hartzea eta elkarrizketa plurala sustatzea etorkizuneko erronkei heltzeko, ikuspegi askotarikoak kontuan hartuta, izan herritarrenak, akademiarenak, sektore pribatuarenak nahiz beste gizarte-eragile batzuenak.
- Hainbat erakunderekin lankidetzan aritzea analisi- eta prospektiba-ekimenak garatzeko, ezagutza partekatua aberaste aldera.
LAN PRINTZIPIOAK
- Zorroztasuna eta ebidentzia. Datu kontrastatuak, metodo analitiko sendoak eta adituen ezagutza dira gure lanaren oinarria, inprobisazioa eta zarata informatiboa saihestuta.
- Independentzia teknikoa. Gure analisiaren autonomia bermatzen dugu, eta begirada kritikoa, erabilgarria eta objektiboa ematen dugu, interes orokorraren zerbitzura dagoena.
- Entzute aktiboa eta parte-hartzea. Kontuan hartzen ditugu herritarren eta sektore publiko eta pribatuaren ahotsak, baita ezagutza akademikoa ere, gure analisiak aberasteko.
- Epe luzerako ikuspegia. Etorkizunera begira aztertzen dugu oraina, aurreikusteko zer joera izanen diren demografiaren, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren erronka handien aurrean.
LAN PRINTZIPIOAK
- Berrikuntza publikoa. Politika publikoetan pentsatzeko, planifikatzeko eta erabakitzeko modu berriak bultzatzen ditugu, prospekzio-tresnen, agertokien eta pentsamendu estrategikoaren bidez.
- Gardentasuna eta eskuragarritasuna. Modu argian, irekian eta ulergarrian komunikatzen dugu. Egiten dugunak ororen eskura egon behar du.
- Erakundeen arteko lankidetza. Lankidetzan aritzen gara Nafarroako Gobernuko departamentuekin, beste gobernu-maila batzuekin eta erakunde espezializatuekin, balio partekatua sortzeko.
- Genero-ikuspegia. Genero-ikuspegia txertatzen dugu gure analisietan eta agertoki prospektiboetan, desberdinkeriak identifikatzeko, inpaktu bereiziak ikusarazteko eta politika publikoak bidezkoagoak eta inklusiboagoak izan daitezen laguntzeko.