Kontuak ematea 2023-2027 aldirako programa-akordioari dagokionez
Nafarroako Gobernuak kontuak emateko prozesu bat abiarazi du 2023-2027 legegintzaldiko konpromisoen jarraipena egiteko. Konpromiso horiek jasota daude Nafarroako Alderdi Sozialista-PSOE, Geroa Bai eta Contigo Zurekin alderdiek sinatutako programa-akordioan (Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta plural baterako programa-akordioa).
Hain zuzen, 347 konpromiso biltzen dira, 13 arlotan banatuta, eta herritarrek kontsultatu dezakete zenbateraino bete den haietako bakoitza. Halaber, prozesuan urteko araugintza-planak ere gainbegiratzen dira, onestea aurreikusten diren lege- eta erregelamendu-ekimenak barne.