2026 | 70or.
Txosten honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Nafarroako enpresek mugitzen dituzten salgaien bolumena aztertzea (Foru Komunitatean hasi edo amaitzen diren bidaiak), eta, horrez gain, zehaztu nahi da zein diren ibilbideak, salgai motak eta garraiobideak (errepideak, trena eta itsas garraioa-barne). Bestetik, proposatu nahi da zer aukera dagoen errepidetik trenbidera aldaketa modala egiteko. Horretarako, arreta berezia jarriko da bi puntutan: Noaingo terminala, gune estrategikoa izan daitekeelako Nafarroan intermodalitatea garatzeko, eta Erribera, balitekeelako eremu horretan beste terminal bat behar izatea.