2025 | 76or.
Txosten honetan, Analisi eta Prospektiba Bulegoak antolatutako kanpaina baten emaitza nagusiak jasotzen dira; kanpainaren helburua zen Nafarroako gizartearen erronka nagusiak identifikatzea zortzi gairen inguruan: lan merkatua, desinformazioa, zahartzea, migrazioa, adimen artifiziala, klima aldaketa, trantsizio ekologikoa eta jasangarritasuna, etxebizitza eta hezkuntza. Guztira, hainbat esparrutako 57 adituk parte hartu dute, elkarrizketen bidez edo irratiko eta/edo telebistako solasaldietan hitz eginez (Onda Cero, Cadena SER eta COPE irrati kateetan eta Navarra TV telebistan).